XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, helduen euskal alfabetatzera aplikatutako Freireren heziketa teorietatik eratorritako ekarpenak aurrerapausoa direla uste dut zenbait zentzutan, horrek Freireren teoria praktikoaren zenbait atal garatzeko aukera ematen digu, kontuan hartu ez zituenak edo sakondu ezin izan zituenak.

Freirek Bostonen izan zuen eraginak, heziketan teorilari eta ikerlari ziren zenbaiten ekarpenak bideratu zituen: J. Kozoi. =mCl=aren edo H. Giroux besteak beste.

Ikerlari horien ekarpenek, pedagogi ikuspegitik, kontsumoaren kulturaren zenbait elementu analizatzeko aukera ematen digute, Benetton multinazionala edo Dysneylandiarenak kasu.

Era berean Freireren bidez ere, Colek edo Scribnerrek ikerketa berritzaileak egin ahal izan dituzte, alfabetatzeari lotutako prozesu kognitiboen inguruan.

Freireren eraginak, bide berriak ireki ditu helduen euskal alfabetatzearen praktika teorikoan, honen ondorioz sortu direlarik orain datozen eta azaltzen saiatuko garen ekarpenak.

1. HIZKUNTZ ZAPALKUNTZAREN KONTZIENTZIA

Nahiz eta Freirek kontzientziazio kulturala kontzeptuan sakondu (edo kontzientizazio kontzeptuan), Albaro Pinto y de Guerreiro filosofoarengandik jaso du, berak hala dio behintzat, bai lehenengo esanahian zein hirurogeita hamarreko hamarkadan Helder Camarak herriratuan.

Konstzientzia bera-norberarentzat binomio marxiar lukasiarrean oinarrituta dago batez ere, oso erreferentzia ekonomizistak eta generalistak dituena, eta gutxiengo etniko-nazionalen erreibindikazio eta bizipenak ulertu ahal izateko zailtasun teoriko haundiak izan dituena.

Hau da, Freirerekin kontzientizatzen den heldu hezituak bere egoera pertsonalarekiko egiten du, eta horregatik hartzen du bere burua analfabetotzat.

Egoera hau, elkar-truke ezberdinean (kolonialismoa) emandako esplotazio ekonomikoko egoera globalago baten barruan kokatzen du.

Kontzientziazio linguistikoan oinarrituz euskara ikasten hasi den heldua ordea, ez da hasten oinarrizko kultura batek ondasun batzuk ukatu dizkiolako edota sistema ekonomiko baten ondorio den egoera pertsonal batengatik, baizik eta bera delako, ezinbesteko ulermen zaileko gutxiagotze linguistiko prozesu ezkutu eta luze baten ondorio historikoetariko bat.

Prozesu honek behar duen Kontzientizazio soziolinguistikoa, Freirek normalean deskribatutakoa izanda ere, alegia, norbanakakoa eta historikoa, eta analfabetoaren bizipenetan ezkutatuta egonik argitara ateratzen duena, garatzeko, ziklo historiko luzeagoen eta bagaia dokumental espezializatuagoen ulermena behar du, jatorrizko kolonizazio egoerak aurkitzeko gai diren ziklo historiko eta bagaia dokumentalak, eta ahaztuta egonik ere, gaurko heldu hezitua euskalduntzen hasi deneko egoera soziolinguistikoaren aski erabakiorrak direnak.

Freirek berak gogorarazten digu.

Kontzientizazioa, historia barruan gizakiaren jarrera kritiko bezala, ez da inoiz bukatuko Gizakiek, ekiten duten gizaki bezala, eginda dagoenampquot; mundu bati batzen segitzen bazaizkio, beste iluntasun berri batean murgildurik ikusiko dute beren burua.